viernes, 18 de octubre de 2013

Blog-a "eraikitzen"

Gaur, saio osoan zehar gure taldeko blog-a sortzen eta diseinatzen aritu gara. Blogaren izena aukeratzeaz gain, bere diseinua ere txukundu dugu. Irakasleak Blog baten bitartez lan egingo dugula adierazi digunean, oso ideia ona iruditu zaigu, izan ere, teknologia berriek aukera askoz zabalagoak eskaintzen dituzte lanak egiterako orduan. Modu berean, etorkizunari begira esperientzia lortzeko baliagarria izango zaigulakoan gaude eta etorkizuneko gure ikasleekin erabili ahal izango dugun baliabidea dela uste dugu.

Taldean lan egiten, hobeto!!

Gaur egun gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da taldean lan egitea. Askotan pentsatzen dugu indibidualki lan egiten emaitza hobeak lortuko ditugula, baina gehienetan, beti ez esatearren, baieztapen hori ez da betetzen.

Horrela, konturatu behar gara indibidualki bakoitzak dituen gaitasun positiboak elkartuz emaitza hobeak lortzen direla, agian bakarrik lortuko ez genituzkeenak.


Blogger-en murgiltzen

Gaur Blogarekin hasi gara lanean taldeka. Lana egiten hasi baino lehen, banaka bakoitzak ikaskuntzarako izan ditzakeen erresistentziak eta baloreak aztertzen aritu gara, taldeak nola funtzionatuko lukeen jakiteko.

Gero, taldekideak elkartu eta talderako balore eta erresistentzia bat erabaki dugu; gure erabakia hauxe delarik:

ERRESISTENTZIA: deskonfiantza
BALOREA:pertseberantzia

Aurreko hauek aukeratzea nahiko zaila iruditu zaigu, izan ere, kide bakoitzak bere aurreideiak zituen eta hortaz, komunean jartzea ez da erraza izan. Dena den, azkenean bakoitzak bere ideiak defendatu ditu eta erabaki komun batera heltzea lortu dugu.

Balore eta erresistentzia hau azaltzeko, honako adibide hauek aurkitu ditugu sarean: